Gemma Urteaga eta Aitor Servier sailkatu dira Xenpelar Sariko finalerako
Xenpelar Sariko finalerako –
Joan zen larunbatean, abenduaren 3an, jokatu zen Xenpelar Sariko bigarren finalerdia. Gemma Urteaga nagusitu zen eta Aitor Servier ere gertu izan zuen. Horrenbestez, Maialen Akizu, Gemma Urteaga, Beñat Mujika, Aratz Igartzabal, Aitor Servier eta Eli Pagola izango dira Xenpelarreko finalean buruz buru jardungo duten bertsolariak. Abenduaren 8an, ostegun honetan, izango da finala Niessen Kulturgunean.
Ereintza Elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak elkarlanean antolatutako XXIII. XENPELAR SARIAren bigarren kanporaketa, Xenpelar Etxean hogeita hamar entzule ingururen aurrean. Aldaketa batzuk izan ziren iragarritako seikotean: Peru Abarrategi, Asier Galarza, Aitor Servier, Kerman Diaz, Txaber Altube eta Gemma Urteaga. Lehenengo kanporaketarako hartutako erabakiaren arabera, Peru Abarrategi aritu zen Eli Pagolaren ordez eta azken egunotan sortutako arazo bat tarteko, Aitor Servier aritu zen Nahia Sasco-ren ordez, seikotea osatuz. Honakoa izan zen sailkapena:
1. Gemma Urteaga 216 puntu
2. Aitor Servier 212 puntu
3. Asier Galarza 205,5 puntu
4. Txaber Altube 203 puntu
5. Kerman Diaz 193,5 puntu
6. Peru Abarrategi 192,5 puntu