GBT24: Mendizabalek eta Iguaranek irabazi dituzte asteburuko saioak

Mendizabalek eta Iguaranek irabazi dituzte asteburuko saioak –

Mendizabalek eta Iguaranek irabazi dituzte asteburuko saioak

Iragan larunbatean hirugarren final-laurdena jokatu zen Azkoitiko Baztartxo Antzokian. Unai Mendizabalek eskuratu zituen puntu gehien, eta, beraz, azaroaren 24ean Zarautzen egingo den finalaurrekorako txartela lortu zuen. Honakoa izan zen sailkapena:

Haritz Alberdi Alberdi izan zen gai-jartzailea, eta epaileak Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Nerea Goñi Begiristain izan zen.

Mendizabalek eta Iguaranek irabazi dituzte asteburuko saioak

Bestalde, Oihana Iguaran izan zen herenegun Irungo Ficoba Auditoriumean nagusitu zena, eta Arrasateko finalaurrekoa izango du hurrengo geltoki. Honatx puntuazioa:

Gai-jartzaile zereginetan Uxune Areizaga Aranberri aritu zen. Honako lagunek osatu zuten epaimahaia:  Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu zen

Datorren igandean, azaroaren 3an, izango azken final-laurdena, Tolosan. Saio horren  ostean zehaztu da finalaurrekoetako zerrenda: bost final-laurdenetako irabazleez gain, puntuazioz 13 bertsolari sailkatuko dira. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian.

Mendizabalek eta Iguaranek irabazi dituzte asteburuko saioak