GBT24 - Artetxe eta Salegi nagusitu dira azken kanporaketetan
Artetxe eta Salegi nagusitu dira azken kanporaketetan –
- Eneritz Artetxe Eizagirre ————————– 482,5
- Aratz Igartzabal Bidegain ———————– 478
- Unai Gaztelumendi Arandia ———————464,5
- Oier Aizpurua Olaizola ——————————445
- Maddi Aiestaran Iparragirre —————— 444,5
- Ane Beloki Lopez ———————————- 419,5
Gai jartzen Iban Narbaiza Cevidanes ibili zen. Epaileak: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia.
Igandeko saioa Andoainen jokatu zen, Bastero kulturgunean. Aitor Salegi Martija gailendu da, 470 punturekin. Final-laurdenetara sailkatu da zuzenean bera ere (Errenteria, urriak 20a). Honela geratu dira puntuazioak:
Aitor Salegi Martija ——————————— 470
Eñaut Martikorena Lizaso ———————– 462
Andoni Mujika Izagirre —————————– 450
June Aiestaran Iparragirre ———————– 448
Manex Mujika Amunarriz ————————– 448
Endika Igarzabal Murua —————————— 437
Gaiak jartzen Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaitzen: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.
Hurrengo saioa final-zortzirenetako azkena izango da. Datorren larunbatean jokatuko da, urriaren 5ean, Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Saioa bukatzearekin bat, final-laurdenetara sailkatutakoen zerrenda ezagutuko dugu. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.