GBT24: Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi gailendu dira asteburuan

Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi gailendu dira asteburuan –

Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi gailendu dira asteburuan

Eibarkoa izan zen lehen final-laurdena, eta bertsozaleek leporaino bete zuten Coliseo aretoa larunbatean. Alaia Martin Etxebestek eskuratu zituen puntu gehien, eta horrela zuzenean lortu du Zarauzko finalerdietarako txartela. 

Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes aritu zen, eta epaileak Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Nerea Goñi Begiristain izan zen idazkaria.

Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi gailendu dira asteburuan

Hurrengo egunean, igandean, Errenteriako saioa ospatu zen, Lekuona fabrikan, eta hemen Beñat Gaztelumendik poltsaratu zuen puntu gehien, Oiartzungo finalerdietara pasaz.

Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izan zen. Epaitzen, honakoak: Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia jardun zen.

Asteburu honetan beste bi saioa jokatuko dira. Lehena Azkoitian, urriaren 26ean, eta honako seikotea igoko da oholtzara:

Irunen honako bertsolariek abestuko dute urriaren 27an:

Irungo sarrerak amaitu dira, baina Azkoitikoak oraindik ere eskuratu daitezke bertsosarrera.eus atarian.

Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi gailendu dira asteburuan