Gaurtik zabalik II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea

II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa –

Azkoitiko Udalak, Euskara sailaren eskutik, II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa abiatu du. Gaur zabaldu da lanak aurkezteko epea eta maiatzaren 17an itxiko da.

 

II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa

 

Iaz bezala, sariak hiru kategoriatan banatuko dira. Gazteen kategoria edo 18 urte artekoa, helduen kategoria edo 18 urtetik gorakoa, eta Azkoitia Saria. Bertso sorta onena idatzi duen herritarrak jasoko du Azkoitia Saria, gazteen zein helduen arloan.

Parte hartu nahi duten gazteek gutxienez sei bertso idatzi beharko dituzte, eta helduek, zortzi. Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 29an ezagutaraziko da.

Lehiaketaren oinarriak

 

Edozein zalantza argitzeko euskara@azkoitia.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 85 71 75 telefonora deitu.

Udalak, Hike eizan! talde eragilearekin batera, iaz antolatu zuen estraineko Bertsopaper Lehiaketa, eta 24 lan aurkeztu ziren. Ekimena hitanoa sustatzeko plangintzaren baitan kokatzen da. Helburu nagusia da hitanoa berreskuratzea, eta bereziki, noka. Ibilbide horretan, hainbat egitasmo jarri dira martxan, lehiaketa barne.

Sari banaketa ekitaldia eta bertso saioa

II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekainaren 22an, 19:00etan, Elkargunean egingo den III. Hike eizan! Bertso Saioarekin batera izango da. Aurten oholtzan izango ditugu bertsotan Andoni Egaña, iazko bertsopaper lehiaketako sariduna den Eli Pagola, Jesus Mari Irazu eta Nerea Elustondo.

II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa