Gabonetan bertso-barnetegia Trebiñun
Gabonetan bertso-barnetegia Trebiñun –
Gabonetan, bertso barnetegiaz gozatzeko aukera izango dute Arabako Lautadako, Mendialdeko eta Trebiñuko 8 urtetik 12 urtera bitarteko haurrek. Hizkuntza, kantua eta jolasa izango dira protagonista nagusiak, aspertzeko astirik gabeko hiru eguneko egonaldian. Gabonetako oporren zati bat bertsoaren epelean ederki pasatzeko aukera paregabea izango dute animatzen diren guztiak.
Udal bakoitzean plaza mugatuak direnez aurre-izen ematea abenduaren 5a baino lehen egin beharko da aipatutako udaletxeetan; erreserbak telefonoz ere egin daitezke. Plaza izatekotan, Abenduaren 6tik 20ra, behin betiko izen ematea egin beharko da: izena emateko fitxa beteta eta sinatuta, osasun txartelaren kopia eta diru sarreraren agiria eginda (45 euro) entregatu beharko dira.
Autobus zerbitzua egongo da haurrak barnetegira eramateko: Araia, Agurain, Dulantzi, Maeztu, Trebiñu eta Kanpezu.
Triptikoa deskargatu nahi baduzu egin klik hemen.