Fraide, artzain eta bertsolari: Nikolas Segurola hil da
Nikolas Segurola hil da –
Matxinbenta auzoko (Azpeitia, Gipuzkoa) Largarate baserriko semea zen Segurola, eta iragan abenduaren 30ean hil zen, 84 urterekin.
Nikolas Segurola 1951n joan zen Arantzazuko santutegira bizitzera, 12 urterekin, eta 70 urte baino gehiago igaro zituen bertan. Besteak beste, bertako Gomiztegiko Artzain Eskolaren sortzaileetako bat izan zen. BERRIAn egindako elkarrizketa batean azaldu zuenez, haurra zela joan zen lehenengoz Arantzazura, eta «erabat liluratuta» geratu zen.Gaixotasun batengatik etxera itzuli behar izan bazuen ere, behin betiko hara itzuli zen 19 urte zituenean. Arantzazu inguruko Gomiztegi baserriko abereak zaintzea izan zuen lan. Baina, fraideak gutxitu ahala, erabaki zuten han zituzten 1.200 txerriak, 6.000 oiloak eta 30 behiak kendu eta ardiak jartzea. Hortik sortu zen Arantzazuko Gomiztegi artzain eskola. Ardi latxa eta Idiazabalgo gaztaren alde lan handia eta oparoa egin zuen
Hitz jario handiko gizasemea, mila bertsotik gora ditu eginak, eta Arantzazuko liburutegian daude gordeta. 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian epaile izan zen. 2016an, Nikolas Segurola: Fraide, artzain eta bertsolari omenaldi liburua plazaratu zen. Iñaki Beristain zenak haren alde erlijiosoa landu zuen, Eduardo Urartek haren artzain bizimodua eta Xabier Euzkitzek bertsolaritzari zegokiona; izan ere, hori guztia zen Nikolas Segurola, eta hala aipatzen zuen berak ere: bokazioz fraide, lanbidez artzain eta zaletasunez bertsolari zela.
2020ko urtarrilaren 26an Urnietan ENBA baserritar sindikatuak “Baserritarron laguna” saria eman eta omenaldia egin zitzaion.
2016an Hitzetik Hortzerak elkarrizketatu zuen.
Hileta elizkizuna urtarrilaren 3an izango da, eguaztenean, 17:00etan, Arantzazuko santutegian.
Oñatiko zenbat bertso saio gidatu ete dittu Nikolasek. Ume giñan eta zuekin hazi ginan kontu honeittan.
Hartu atseden, eta besarkada bat Arantzazuko zure anaiei. pic.twitter.com/NT1Uc4xNjt— Iñaki Olalde (@inaki_olalde) December 30, 2023
Nikolas Segurola hil da. Handien artean handi. Fraidea, artzaina, bertsolaria. Beti miretsi izan dugun gizona. Goian bego. pic.twitter.com/LUovjm62pO
— IñakiGaldosIrazabal (@inakigaldosira) December 30, 2023
NIKOLAS haundia hil da. Nikolas Segurola fraide frantziskotarra, artzaina eta artzantzaren sustatzailea, Artzain eskolako sortzailea, bertsolaria eta bertsozale amorratua zendu da. 2020an, ENBA sindikatuak BASERRITARRON LAGUNA saria eman zion, guztiz merezitakoa. Goian Bego! pic.twitter.com/tW0yinb2XM
— ENBA – Euskal Nekazarien Batasuna (@ENBA_eus) December 30, 2023
🙏🏼 #NikolasSegurola frantziskotarra 84 urte zituela zendu da. #Arantzazu-tik, bertsolaritzaren eta artzaintzaren erreferente eta sustatzaileetako bat izan da gipuzkoarrontzat. @Gipuzkoa-ren izenean, eskerrik asko egin eta eman diguzun guztiagatik. Goian bego. https://t.co/axlgXTLwPg
— Eider Mendoza Larrañaga (@EiderMendoza2) December 30, 2023
Nikolas Segurola zendu da, fraide frantziskotarra, artzaina eta bertsolaria. Arlo ezberdinetatik ezaguna, artzantza sustatu zuen urrats berriak ematera bultzatuz, adibidez, Artzain Eskolaren sorrerarekin.
Doluminak #Arantzazu|ko Anaidia, senide eta lagunentzat.📸Iñaki Beristain pic.twitter.com/6aFNDbZfe6
— Arantzazuko Ondarea (@ArantzazuOndare) December 31, 2023