Formatua aldatu du Argi Berri bertso sariak

Formatua aldatu du Argi Berri bertso sariak –

Gabiriako Osinalde Sarirako kanporaketen zikloa beti hasi ohi da Ordiziko Argi Berri elkartean, eta horrela izanen da aurten ere, martxoaren 29an. Alta, formatu berriarekin ospatuko da 27. edizioa: gaueko egitaraua antolatu beharrean, egunean zehar ospatzeko plana eskaini dute.

13:00etan, trikipoteoa egingo dute Argi Berri elkartetik hasita. 14:00etan bazkaria egingo dute, eta 16:00etan, bertso saioa. Sei bertsolari gazte arituko dira kantuan: Mikel Etxezarreta (Olaberria), Libe Goenaga (Getaria, Gipuzkoa), Danel Herrarte (Aramaio, Araba), Haira Aizpurua (Sara, Lapurdi), Irantzu Idoate (Hazparne, Lapurdi) eta Maite Sarasola (Deustu, Bizkaia).

Bazkarirako txartelak 30 euro balio du eta martxoaren 26a da izena emateko azkeneko eguna (688 698 858).

Formatua aldatu du Argi Berri bertso sariak

Formatua aldatu du Argi Berri bertso sariak