Euskal Herriko Eskolartekoa, ekainaren 15ean, Arantzan

Euskal Herriko Eskolartekoa –

Euskal Herriko Eskolartekoa

XXXVI. edizioa izango da aurtengoa eta Nafarroan jokatuko da, Arantzan, 17:00etatik aitzina. Udaberrian zehar jokatu dira herrialdeetako eskolartekoak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako finalistak zehaztuta daude, Ipar Euskal Herrikoak zein izango diren jakitea besterik ez da falta. Gazte XILABAren finala ekainaren 1ean jokatuko da Itsasun, eta orduan jakingo da.

Arantzako saioa amaitutakoan jatekoa eta edatekoa eskainiko zaie bertaratutakoei, eta sariak ere zozketatuko dira. Sarrera doakoa izango da. “Bertsozaletzea eta gazteei jendaurrean kantuan hasteko aukera ematen du helburu egitasmoak”, adierazi dute antolatzaileek.

Euskal Herriko Eskolartekoa