Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa irabazi du Haira Aizpuruak

Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa irabazi du Haira Aizpuruak –

Anttonmari Aldekoa-Otalorak jarri zion txapela bertsolari saratarrari herenegun. 180 lagun bildu ziren Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian. Eki Mateorena izan da txapeldunorde.
 
Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa irabazi du Haira Aizpuruak
 
 

Hamar bertsolari aritu dira kantuan 35. Euskal Herriko Eskolartekoan, lurralde ezberdinetako ordezkari. Arabatik, Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi igo ziren oholtzara; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; Gipuzkoatik, June Aiestaran eta Danel Etxeberria; Lapurditik, Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona; eta Nafarroatik, Kattin Madariaga eta Eki Mateorena. Igor Meñika izan zen aurkezlea, eta Beñat Vidal gai-jartzailea. Epaile lanak, berriz, Beñat RomerokAitor JimenezekNerea BruñokLur Renteriak eta Oihana Arangurenek egin zituzten.

Agurren ondoren zortziko handian eta zortziko txikian aritu ziren bertsolariak, binaka, eta sei sailkatu ziren bigarren zatira: Danel Etxeberria, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, June Aiestaran, Kattin Madariaga eta Maddi Agirre. Puntu bati erantzun eta bakarka gaiari bertso bat kantatu behar izan zioten, eta epaimahaiak hala erabita Haira Aizpuruak lortu du 2023ko Euskal Herriko Eskolarteko txapela, bigarrenez (2021ean eskuratu zuen lehendabizikoz). Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi zion txapela txapeldunari; txapeldunordeari Bertsozale Elkarteko lehendakari taldeko Xabi Igoak eman zion saria.

Urte hasieran abiatu zen eskolarteko txapelketa, eta iragan larunbatean amaitu zen, bidean ia ehun bertsolari gazteren parte hartzea izanda.

Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa irabazi du Haira Aizpuruak