Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak batzar nagusia egingo du Senperen martxoaren 16an

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jardunaren iazko balorazioa egingo da, baita aurtengo kokapena ere. Herrialdeetako Batzarrak ere otsailean eta martxoan izango dira, Arabakoaren salbuespenarekin, urte hasieran egin baitzuten.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak batzar nagusia egingo du –

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak batzar nagusia egingo du
2016ko Batzar Nagusia, Bergara

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak martxoaren 16an egingo du bere batzar nagusia Senperen, Larraldea etxean (Amoze auzoa), igandean. Goizeko 10:00etatik 10:30era ongietorria egingo da. Batzarra 10:30ean hasiko da, eta 12:30etan amaitu.

Honakoa da aurreikusi den gaitegia:

  1. Sarrera
  2. 2024ko memoriak eta 2025eko egitasmoak
  3. 2024ko diru kontuak eta 2025eko aurrekontuak
  4. Herrialdeen irakurketa

Ondoren bazkaria antolatu da Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan. Bazkarian izena eman nahi izanez gero www.bertsosarrerak.eus atarian eros daiteke txartela, lotura honetan.

 

Honakoak izan dira edo izango dira elkartearen herrialdeko batzarrak:

  • Arabako Bertsozale Elkartea: urtarrilaren 18an egin zen, Gasteizen.
  • Nafarroako Bertsozale Elkartea: otsailaren 22an, Lesakan.
  • Bertsularien Lagunak Elkartea: martxoaren 9an, Larraldean, Senperen.
  • Bizkaiko Bertsozale Elkartea: martxoaren 13an, Larrabetzun.
  • Gipuzkoako Bertsozale Elkartea: martxoaren 13an, Mendaron.
  • Euskal Herriko Bertsozale Elkartea: martxoaren 16an, Larraldean, Senperen.