"Eskolatik Plazara", bertsolari gazteen hastapeneko oholtza

Eskolatik Plazara –

Ikastetxeetako aretoa bilakatu da 10-11 urte arteko gazte askorentzat lehenengo plaza bertsotarako, eta bertan hasten dira lau-hankatan ibiltzetik zutik oinez jartzera.
 

Eskolatik PlazaraHogeita bi gazte aritu dira eskolaz eskola “Eskolatik plazara” proeiktuan abesten. Ikastetxe arteko txapelketaketan edo Bertsolari Gazteen BBK sariketan parte hartu dute aurretik batzuek, eta bertso eskoletan dabiltzan gazteak dira, orohar, iniziatiba honetan parte hartu dutenak.

Bizkaia osoan azaleratu da proiektua. Aurtengo ikasturtean Enkarterri, Lea-Artibai, Uribe Kosta… izan dira saioak ikusgai, eta dozena bat ikastetxetan hamabost bertso saio ospatu dira. Ostegun arratsaldeetan izan dira emankizunak, eta ikusleak bosgarren eta seigarren mailan bertsolaritza ikasten dabiltzan gaztetxoak izan dira.

Bertso saio sinple bat egitea izaten da asmoa: hasierako agurrak, ofizioka bi bertsolari, gai baten inguruan sakontzea, lau oinak emanda bertso bat jostea, asmakizunak sortu eta asmatzea…

Etxahun Lekue eta Ander Elortegi bertsolaritza irakasleak dira Eskolatik Plazara ekimenaren dinamizatzaile nagusiak, eta beraien ustez “bertsolari gazteentzat aukera oso polita da lehen aldiz ikasleen aurrean abestea. Publikoak errespetatu egiten du bertsolarien lana eta ikusleak konziente dira jende aurrean lehenengoz ari direla”; honakoa ereazpimarratu nahi izan dute: “horrela, gazteak erosoago sentitzen dira kanturago, eta denbora gehiago hartzeko aukera daukate behar izan ezkero”.

Irailetik aurrera ere emango zaio jarraipena ekimenari. 

Eskolatik Plazara