Errexil sariketako finala jokatuko da larunbatean
Bertsolari Aldizkaria
2024-10-02
Errexil sariketa jokatuko da larunbatean –
Urrunako posta gela bertsozalez mukuru zen iragan larunbatean. Xalbat Altzugarai aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta Lur Renteria eta Iban Thikoipe epaile gisa. Aissa Intxausti izendatu zuten garaile, eta beraz, honakoa izango da finaleko seikotea: Eneko Lazkoz, Aissa Intxausti, Miren Artetxe, Eneko Abasolo “Abarkas“, Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy. Gai emaile lanetan Aritz Bidegain arituko da.
Finala urriaren 4an ospatuko da arratsaldeko 19:00etan. Txapeldunari Errexil bertsolariaren seme den Jean Louis Eizmendi “Errexil II” ak jantziko dio txapela. Antolakuntzatik adierazi dutenez ondoren mokadutxo bat eskainiko dute.