Errexil sariketa antolatu dute Urruñan
Errexil sariketa antolatu dute Urruñan –
1984. urtean Bertsularien Lagunak elkarteak lehen Errexil sariketa antolatu zuen, Urruñan bizi eta zendu zen Juan Jose Eizmendi Goenaga (1918-1965) bertsolari errezildarra gogoan. 40. urteurren horren aitzakian sariketa hori berreskuratu nahi izan dute. “Gure aldetik, bertsoa bera hauspotu, eta Ipar Euskal Herrikoak zein Hego Euskal Herrikoak diren bertsolariei txoko honetan lekua emateko xedea gailentzen da”, adierazi dute sustatzaileek.
Bi sailkapen saio izango ditu sariketak:
– Irailak 20, 19:00etan Urruñako posta gelan: Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena, Oihane Perea, Eneritz Artetxe eta Aitor Servier. Gai emailea: Amaiur Lujanbio.
– Irailak 27, 19:00etan Urruñako posta gelan: Patxi Iriart, Eneko Abasolo “Abarkas”, Maddi Sarasua, Josu Sanjurjo, Aissa Intxausti eta Miren Artetxe. Gai emailea: Xalbat Alzugarai.
– Urriak 4: FINALA 19:00etan Urruñako posta gelan. Gai emailea: Aritz Bidegain.