Eneko Lazkozek irabazi du Errexil sariketa
Bertsolari Aldizkaria
2024-10-09
Eneko Lazkozek irabazi du Errexil sariketa –
Aissa Intxausti, Eneritz Artetxe, Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Sarasua eta Eneko Abasolo “Abarkas” igo ziren Urruñako Postako oholtzara, Aritz Bidegainen esanetara. Eneko Lazkoz eta Maddi Sarasua pasa ziren buruz-burukora. Epaile lanetan Iban Thikoipe, Maialen Berra eta Ainhoa Sarasua aritu ziren. Lazkoz gailendu zen azkenean, eta Jean Louis Eizmendi “Errexil II”ak jantzi zion txapela.