Eneko Lazkoz nagusitu da Errexil lehiaketako lehen saioan
Eneko Lazkoz nagusitu da Errexil lehiaketako lehen saioan –
Amaiur Lujanbio gai-jartzaileak gidatu zuen Urruñako posta gelan jokatu zen saioa. Hasieran Pruden Sudupek, herriko etxeko hautetsiak, hitza hartu zuen duela 40 urte egin zen sariketa oroitarazi eta nabarmendu zuen zorionez garaiak aldatu direla, eta orduan emakumeak oholtza gainean bertsotan ikustea pentsaezina zela. Errexil sariketak izan zituen edizio guztietan Arantza Loidi izan zen kantuan aritu zen emazte bakarra.
Honela geratu dira puntuaketak:
- Eneko Lazkoz: 174,5
- Ramuntxo Christy: 173
- Eneritz Artetxe 172
- Aitor Servier 172
- Maddi Ane Txoperena 169
- Oihane Perea: 163,5
Eneko Lazkoz zuzenean sailkatu da urriak 4ko finalerako, eta beste bertsolarien pasea hurrengo saioko puntuazioaren araberakoa izango da.
Hurrengo saioa irailaren 27a izango da 19:00etan, leku berean. Bertsolariak: Patxi Iriart, Eneko Abasolo “Abarkas”, Maddi Sarasua, Josu Sanjurjo, Miren Artetxe eta Aissa Intxausti. Gai jartzailea Xalbat Altzugarai izanen da.