Eneko Lazkoz eta Joanes Illarregi irabazle asteburuko saioetan
Eneko Lazkoz eta Joanes Illarregi irabazle asteburuko saioetan –
Oholtza gainean, sei bertsolari, Alaitz Rekondo gai-jartzailearen aginduetara: Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Erika Lagoma Pombar eta Urko Gartzia Aleman. Honela geratu da saioaren puntuazioa:
1. Eneko Lazkoz Martinez. 357,5
2. Saioa Alkaiza Guallar. 356
3. Erika Lagoma Pombar. 350,5
4. Alazne Untxalo Erregerena. 320
5. Ekhiñe Zapiain Arlegi: 316
6. Urko Gartzia Aleman: 272
Bertsotan aritu dira Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Sarai Robles Vitas, Xabier Silveira Etxeberria, Mikel Lasarte Cia eta Oier Lakuntza Irigoien. Zigor Gartzia “Zian” aritu da gai-jartzaile, Azaroaren 14an Leitzan egingo den hirugarren eta azken finalaurrekoan izango da Leitzako bertsolaria. Honela geratu da saioaren puntuazioa:
1. Joanes Illarregi Marzol. 349
2. Xabat Illarregi Marzol. 344,5
3. Sarai Robles Vitas. 329,5
4. Xabier Silveira Etxeberria. 328
5. Mikel Lasarte Cia. 314
6. Oier Lakuntza Irigoien. 300,5
Heldu den larunbatean jokatuko da laugarren eta azken final-laurdena, Donezteben. Han izango dira kantuan Julio Soto Ezkurdia, Josu Sanjurjo Altzuri, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Ekain Alegre Gil, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien eta Sahats Aleman Sadaba, Maialen Belarra gai-jartzaile dela. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.