Emakumeen haria: memoria historikoari eskainitako eguna

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitza oihal fabrika izan zen pasa den mendean; bertan lan egindakoak eta egiten dutenak elkrtuko ditu ekimenak.

Emakumeen haria –

Amasa-Villabonako Udalak Subijana eraikinaren memoria historikoa berreskuratzeko ekimena jarri du martxan, Bertsozale Elkartearekin batera. 1860an sortu zen lantegia, Sociedad de Silva Hermanos y Frois izenarekin, baina laster Subijana y Compañía bilakatu zen (Subijana y Cía gisa laburtua ohikoan). Eraikin eklektiko eta berezia izan zen, lantegiaz gain, bulegoak eta etxebizitzak ere bazituelako. Ehungintzara dedikatu zen Subijana y Cía, 1980ko hamarkadaren amaieran itxi zen arte. Kolore bakarreko kretonak edo anitzeko musuzapiak egiten zituen, besteak beste. 21. mendean, Villabona-Amasako udalak erosi zuen erakina, eta beste erakunde batzuen laguntzaz egokitu zen, euskalgintzako erakundeen zerbitzura uzteko. 2008an Bertsozale Elkarteak inauguratu zuen, elkarte gisa bertan toki hartuz, eta Elkarte honi lotutako Mintzola Fundazioa eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa ere bertan kokatu dira

Oihal fabrikatan bertsotan aritzen ziren langileak, Elkartetik jakinarazi dutenez. Subijana eraikinaren iragana eta oraina islatuko dituen horma-irudia jarriko da fatxadan, Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok marraztua, Maialen Lujanbioren bertsoarekin.

Emakumeen haria

Hurrengo ekimena eskainiko da ekainaren 7an, herritarrei zabalik.

  • Subijana eraikinean bisita gidatua, 17:00etan. 17:00etan Subijana etxean bisita gidatua egingo da. Oihal fabrika zaharraren berri emango du Fanny Alonsok, eta bertan lanean aritutako emakume adinekoak gonbidatuko dira bereziki, elkarrizketan aritzera. Eta egun, Subijanan Bertsozale Elkarteak egiten duen lana azalduko dugu Elkarteko kideok.
  • “Emakumeen haria” muralaren inaugurazioa, 18:00etan. Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok horma-irudian islatu dutena azalduko dute. Maialen Lujanbioren bertsoa ere plazaratuko da ekitaldian.
  • Oihal fabrikari eta garaiko emakume bertsolariei eskainitako bertso saioa. Bertso saio tematikoak aukera emango digu 1880-1960 urte bitarteko Subijana oihal fabrikaren barrura sartzeko, baita garaian Villabona inguruan bertsolaritzak zuen indarraz jabetu eta fabrikako bat-bateko bertsoaldiak bizitzeko ere, historiako emakume bertsolarien berri ikasiz. Bertsolaritzaren memoria berreskuratzea ere badu helburu bertso saioak.

 

Emakumeen haria

Emakumeen haria