Elixabet Etxandi Goienetxe xapelduna gazteen Xilaba Xapelgoan

 

gazteen Xilaba Xapelgoa –

Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko eskolartekoen Xapelgoa ospatu da Hazparnen, Bertsu Eskolen Egunaren baitan.

 

 

 
Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko Bertsu Eskolen Eguna ospatu da Hazparnen, Haritz Barne zineman, eta bertan gazteen mailako eskolarteko Xapelgoa da jokatu.
 

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko gazteen mailako eskolarteko Xapelgoaren kanporaketak jokatu dira goizean, eta 12 gaztek hartu dute parte. Hauetatik lau pasa dira bazkal ondoren ospatu den finalera. Goizean bertsu eskoletako haurrak ibili dira gai jartzaile, eta arratsaldean Xan Alkhat. Xapelgoaren ariketa ezberdinen artean, hainbat bertsu eskoletako haurrek beren oholtzako lana egin dute, besta giroan, Maddalen Arzallus eta Aimar Karrikarekin. Biziki ederra izan da bertsu eskoletako irakasleek, haurrek eta haien senitartekoak Hazparneko Harits Barne zineman pasa duten tartea.

Bazkal ondoren jokatu da Xapelgoaren Finala, eta Izpurako Elixabet Etxandi Goienetxek jantzi du xapela, Odei Barrosoren eskutik. Elixabetekin batean finalean aritu dira: Julene Etxeberri Pacheco (Sara), Oier Urreizti Lafitte (Bidarrai), eta Haitz Capot Thornary (Zalgize). Lapurditik, Julene Etxeberrikin batean, Irati Alcantarilla, Baxenabarretik Elixabet Etxandi, eta Oier Urreizti,eta Xiberotik Haritz Capot, ekainaren 10ean Saran ospatuko den Euskal Herriko finalean izango dira.

gazteen Xilaba Xapelgoa