Eli Pagola txapeldun Argi Baltza sariketan
Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketaren finala jokatu zen iragan larunbatean Muxikan, eta Pagolak jantzi zuen txapela. Asier Galarzarekin buruz burukoan jardun eta gero jantzi zion garaikurra Juanjo Respaldizak. Oholtzan zeuden Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka, Maddi Aiestaran eta Irantzu Idoate.
Eli Pagola txapeldun Argi Baltza sariketan –
Muxikako Urretxindorra eskolan jokatu zen finalean. Bertsolaritzaren transmisioa erdigunean jarrita, Jon Lopategi Baltzak hasi zuen bidetik, hezkuntza arautura salto egin zuen bertsolaritzak, eta euskararen normalizaziorako zein bertsolaritza hauspotzeko gakoa izan da Respaldizaren ekarpena Ikastolen Elkartean.
Txapela buruan zuela abestu zuen agurrean baserriei aitortza egiteko aprobetxatu zuen Pagolak: “Plaza da ederra, ta txapelketa, txapelketa bakarrik da. Txapelarekin inkoherente geratzen da, baina tira. Produktu sorta aldarri gisa, datorkit neurri-neurrira, baserrietan egindakoak, baloratzekoak dira. Produktu sorta aldarri gisa, datorkit neurri-neurrira, ea jarraitzen dugun joaten, herritatik baserrira. Ea jarraitzen dugun joaten, herritatik baserrira”.
Galarzak, berriz, Lopategi eta Isidro maisua izan zituen gogoan azken bertsoan: Mutil koxkor bat izan aurretik, umea nintzen arora joango bagina, pozik nentorren, eskola honen abarora. Jon Lopategi maisuan itzala, baino itzal handiagora, berari esker ailegatu zan doinu hau nire agora. Euskalgintzatik, kulturgintzatik, hezi gintuen gerora, beraz Isidro, zure hilarrira doa gaurkoan lilion lora. Ze zure ikasle izandako bat igo da oholtzan gora; zeozer ondo egin zenuen seinalea izango da.
Buruz burukoaren ostean 347 puntu eskuratu zituen Pagolak, Galarzak 332,5.
Informazio gehiago: Busturialdeko Hitza