Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa-

Etxarri Aranatzen iragan da aurtengo Nafarroako eskolarteko finala, zazpi bertsolari gazterekin oholtza gainean.  Ekhiñe Zapiain beratarrak  txapela lortu du. Bigarren postuan atera  da Iruñeko Bittori Elizalde; biak zuzenean kalifikatu dira Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketarako.

Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa
Iturria: Bertsozale Elkartea

 

Osasun neurri berriak bermatu burutu zen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34. edizioa. Zazpi bertsolarik parte hartu zuten txapelketan: Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Ekhiñe Zapiain (Bera) eta Etxahun Azkarraga (Etxalar). Maider Ansak gai jartzaile lana burutu zuen eta Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Nerea Bruño izan ziren epaileak.

Gai orokorra emanda, lau oinak emanda, azken puntua emanda eta hitz bana emanda bertso bana kantatu zituzten ariketa gisa. Ondoren, bi bertsolari pasa ziren bigarren fasera: Bittori Elizalde eta Ekhiñe Zapiain. Bigarren fasean zehar, aldiz, ariketak aldatu egin ziren; zortziko handian ofizioan aritu ziren bi bertsolariak,eta gero kartzelako ariketan, puntu banari erantzun zioten, eta gaia emanda, bakarkan aritu ziren azkenik, bertso bana kantatuta. Ekhiñe Zapiaineklortu zuen puntu gehien, txapelduna izendatua izanez. 

 Julio Soto Nafarroako txapeldunaren eskutik jaso zuen iluntzean txapela Ekhiñe Zapiainek. Gainera, beste sari bat ere banatua izan zen, bertso onenarena. Azken hau txapeldunak berak jaso zuen ere, zortziko handiko ofizioko bigarren bertsoagatik. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman zion bigarren sari hori.

Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa-