Ekaitz Larrazabal eta Malen Amenabar garaile Bizkaiko Txapelketako lehen fasean

Ekaitz Larrazabal eta Malen Amenabar garaile Bizkaiko Txapelketako lehen fasean –

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea martxan jarri da asteburu honetan jokatutako bi saioekin. Abenduan izango da finala, eta ordurarteko bidean Udabarriko Faseko kanporaketek bertsoz beteko dituzte hamaika plaza. Bilboko saioan, larunbatean,Ekaitz Larrazabal Katxo gailendu zen; igandean Derion, Malen Amenabar.

Bilboko BBK Salako kanporaketan puntu gutxiko aldea egon zen: Larrazabali 160,5 puntu eman zizkien epaileek; Asier Legarreta bigarrenari 158; hirugarrenari, Mikel Goirienak, 153,5. Atzean geratu ziren Peru Astigarraga (140), Maddalen Ruesgas (134,5) eta Bikain Urkiri (119). Gai jartzailea Oier Iturralde Fernandez Atano izan izan zen. Honako lagunek osatu zuten epaimahaia: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizar. Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen idazkari lanetan.

Igandeko saioa Derioko Gurea Aretoan jokatu zen. Kanporaketa honetan alde handiagoa atera zien irabazleak beste parte hartzaileei. Malen Amenabarrek orain arteko puntuazinorik altuena lortu zuen, 167,5. Bigarren lekuan Aissa Intxausti geratu zen (156 puntu), hirugarren Mikel Retolaza (151,5), Enare Muniategi laugarrena (150,5), Iñigo Kortazar (149) eta Koldo Gezuragak (146). Xabier Sainz de la Maza Bilbao izan zen gai-jartzailea. Epaimahaikideak: Joseba Santxo Uriarte, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar; idazkari lanetan Itziar Basterretxea. 

Hurrengo asteburuan hiru saio egongo dira: larunbatean, hilaren 21ean, Otxandion; igandean saio bikoitza Ondarroan.

Ekaitz Larrazabal eta Malen Amenabar garaile Bizkaiko Txapelketako lehen fasean