Donostiako bertsolaritza aztertzeko ikastaroa Manex Mujikaren eskutik

Donostiako bertsolaritza aztertzeko ikastaroa Manex Mujikaren eskutik –

Donostiako bertsolaritza sakon eta tentuz aztertzeko ikastaroa antolatu du Donostia Kulturak. Jardueraren xedea Donostian, 1813. urtetik hona izan diren bertsolariak ezagutzea da, euren bizitzaren eta, batez ere, bertsoen bidez. Aipatutako bertsolari eta bertsoen bidez, Donostiaren historiaren eta garai ezberdinetako egunerokoaren beste ikuspegi bat ezagutu ahalko dira.

 

Donostiako bertsolaritza aztertzeko ikastaroa Manex Mujikaren eskutik

 

Manex Mujika (Donostia, 1976) arduratuko da klase emateaz. Mujikak ingeniaritza ikasketak egin eta Bigarren Hezkuntzako irakasle da geroztik. Bertsotan etxean ikasi zuen aitarekin eta ikastolan bideratuta Eskolarteko Txapelketan egin zuen plazarako saltoa. Hurrengo urteetan bertsolaritza baztertu samar izan ondoren, 1999an Xenpelar Bertso Eskolarekin parte hartu zuen Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketan. Geroztik, gehiago edo gutxiago bertsotan dabil Donostia eta inguruko herrietan bereziki. Bertso eskolako irakasle gisa gaztetxoen bertso irakasle eta Bagerak antolatutako helduen bertso eskolako irakasle. Besteak beste, Gipuzkoako bertsozale elkarteko zuzendaritzako kidea, Donostiako bertsolaritzari buruzko hitzaldiak eta era desberdineko ekimenak antolatu ditu eta Aieteko euskara batzordearen sorreratik partaidea da.

Ikastaroa urriaren 18aren eta azaroaren 29 tartean egingo da, asteartero, 19.00-20:00 bitarte, Lugaritz kirol elkartean. Matrikulak 45€-koa da, eta irailaren 12tik aurrera eman ahalko da izena. 

Donostiako_Bertsolaritza_Manex_Mujika_eu [PDF]

Donostiako bertsolaritza aztertzeko ikastaroa Manex Mujikaren eskutik