Dena prest Bertsoaroari ekiteko
Otsailaren 8an hasi eta martxoaren 1era bitarte luzatuko da eskaintza. Zazpi emanaldi izango dira guztira.
Bertsolari Aldizkaria
2024-02-02
Dena prest Bertsoaroari ekiteko –
Bertsoaroaren 33. edizioak, betiko legez, unean uneko bertsolaritzaren berri, kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu. Programazioaren baitan, lau bertso jaialdi izango dira, “AMAraun” izeneko saio berezia, “Bertso saio espekulatiboa. Etorkizuna bertsotan pentsatzen” bertso saio futurista, iaz ere gozatu genuen “Bertso jasa bat-bateko jolasa” haurrentzako tailerra, eta, aurreko edizioko arrakastari jarraipena emanez, bertso afaria ere izango da. “Urteroko apustuari helduz, Nafarroako bertsolariei eta bertsolari gazteei ere protagonismoa” eman nahi izan dietela nabarmendu dute antolakuntzatik.
Antzerki Eskolan egingo diren lau emanaldiek bosna euroko sarrera izango dute -14 urte artekoen kasuan, doan-, eta hiruentzako bonoa eskuratu ahal izango da 15 eurotan (sarrerak salgai antzokiaren webgunean). “Bertso jasa” tailerrerako izena eman beharko da aurrez, eta bertso afariaren kasuan, Geltokiren webgunean erosi beharko dira sarrerak, 28 euroan (kontsultatu menua, hemen). Gazteen bertso saioak sarrera librea izango du, aforoa bete arte.