Dantza eta bertsoa uztartu zituzten Elgoibarren

Dantza eta bertsoa uztartu zituzten Elgoibarren –

Haritz Euskal Dantzari Taldearen 50. urteurrena zela eta bertso-jaialdia ospatu zuten Elgoibarren iragan abendu amaieran. Herriko bertso-eskolako umeak ere igo ziren oholtzara. 

 

Dantza eta bertsoa uztartu zituzten Elgoibarren
Arg: Barren

 

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunetik sortu zen Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50 urte bete izana ospatu zuen 2023an, urte guztirako ospakizun egitaraua prestatu baitzuten. Eta, Elgoibarko Izarrakoen eskutik jaso zuten urteko azken aitortza. Izarrakoek dantza eta bertsoa uztartzeko ariketa berritzailea prestatu zuten urtero Eguberrietarako antolatzen duten bertso-jaialdirako. Haritz dantzari taldeko Iera Larrañagak egin zuen dantzan, Oihana Iguaranek bertsotan ziharduen bitartean. Maite Berriozabal gai-jartzaileak honela azaldu zion bertsorako gaia Iguarani: “Bertsolaritza zerbait bada, zerbait mentala da, burukoa da, eta horretan abilak zarete, geldi eta burua bueltaka izaten duzue kanturako. Baina, non gelditzen da gorputza? Entzuten al diogu gorputzari, Oihana?”

 

Saioko bideo guztiak Bertsoa.eus-en
Dantza eta bertsoa uztartu zituzten Elgoibarren