Bueltan da Bertso Erronda
Bueltan da Bertso Erronda –
Aurtengo txapelketan 25 gazte lehiatuko dira; kanporaketak Erronda kaleko tabernetan jokatuko dira, eta finala 7Katu gaztetxean.
Bertsoa, euskara eta kaleko giroa astintzen ditu Bertso Errondak, bertsolari gazteen txapelketak. Aurtengo plazak Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernak izango dira, eta kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik kantauko dute (La Villakoan zazpik). Irabazleak Zazpi Katu gaztetxeko finalean egingo dute topo, martxoaren 15ean.
Lehenengo kanporaketea otsailaren 6an jokatuko da, Errondabiden, 20:00etan: Markel Baroja, Uxue Elgorriaga, Jon Gurrutxaga, Maialen Akizu, Urko Arregi eta Nahia Ibarzabal arituko dira bertsotan. Bigarren saioa Adaxkan izango da, otsailaren 20an: Paule Loizaga, Igor Galarza, Iker Apraiz, Mikel Aiartzaguena, Garazi Navarro eta Iraitz Mateo jardungo dira bertan.
La Villa tabernan honako zazpikotea lehiatuko da otsailaren 27an: Unai Mendiburu, Ander Anakabe, Aitor Irastorza, Lurdes Ondaro, Aissa Intxausti, Maider Barañano eta Jon Ander Oregi. Martxoaren 6an izango da azken kanporaketan, Biran: Enare Muniategi, Ander Urcelay, Lierni Rekondo, Maddalen Ruesgas, Asier Urkiza eta Kerman Diaz elkartuko dira bertan.