#BTN22 Finalaren aurkezpena

#BTN22 Finalaren aurkezpena –

Bertsolari Txapelketa Nagusia amaierara iritsiko da igandean Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin. Egun batzuk lehenago prentsaurrean elkartu dira zortzi finalistak eta Bertsozale Elkarteko kideak.
 
#BTN22 Finalaren aurkezpena
 
Orain dela ia hiru hilabete abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia. Gaur elkartu dira lekuan bertan finalaren inguruko xehetasunak emateko Gontzal Agote Los Santos eta Oier Iurramendi Etxeberria Bertsozale Elkarteko ordezkariak eta iganderako sailkatu diren zortzi bertsolariak: Aitor Mendiluze GonzalezAlaia Martin EtxebesteAmets Arzallus AntiaBeñat Gaztelumendi ArandiaJoanes Illarregi MarzolMaialen Lujanbio ZugastiNerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria.
 
Txapelketara ezohiko egoera batetik iritsi ginela gogoratu du Gontzal Agotek: “Ekainean txapelketa aurkeztu genuenean intuizio bat partekatu genuen: bertsozaleengan gogo berezia zela txapelketarako, plazak berriro hartzeko, esperientziak berriro partekatzeko; eta zorionez, hala izan da”.
 

Bertso plazarekin ere kezka zegoela azpimarratu du, eta horretan ere gauzak onerako aldatzen ari direla nabarmendu. “Txapelketa izan da bertso plazan dagoen aniztasunaren eta errealitatearen isla: bertsokeran, gaien heldulekuetan, ertzak bilatzeko maneretan, bide berriak urratzean, ekarpenak egiteko ahaleginean, gaitegian, norberaren begirada lantzean…”.

 

13.000 lagunek jarraituko dute finala Nafarroa Arenan. Finala zuzenean jarraitzeko aukera egongo da bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan zein ETB1en Ilaski Serranok aurkeztuta eta Jon Martinen iruzkinekin, baita beste zenbait hedabidetan ere.

 

#BTN22 Finalaren aurkezpena

 

Iñaki Muruak jantziko dio txapela irabazleari

Aurten Iñaki Murua Jauregik jantziko dio txapela irabazleari. Bertsolaria eta bertsolaritza mugimenduko eragile handia izan da Iñaki. 2005etik 2018ra Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen.

Muruarekin batera, gainera, sari emaile gehiago ere izango dira finalean bertsolaritza, kulturgintza, euskalgintza eta nazioarteko sarea ordezkatuz. Bakoitzak euskal artista banaren artelanak banatuko dizkie finalistei.

 

Nazioarteko begirada

Euskaldunik ez den bertsozalerik izango da Nafarroa Arenan igandean. Mundu osoko aditu eta arituak izango dira finalean: ikertzaile eta ahozko kantu inprobisatuko sortzaileak ez ezik, atzerriko hedabideak ere izango dira Iruñean

Finalerako oharrak

Ohar praktikoak ere gogora ekarri dituzte prentsaurrean. Nafarroa Arena inguruan dauden aparkatzeko tokiak zeintzuk diren jakinarazi du Iurramendik, eta autoz nondik heldu ere bai.

Ohar guztiak finalerako osatutako oharren gidan daude.

 

Prentsaurrekoko audioa osorik

 

 

 

#BTN22 Finalaren aurkezpena