Bortzgarrenez, Julio!
Bortzgarrenez, Julio! –
1.350 lagun elkartu ziren Iruñeko Anaitasunan, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua bertatik bertara jarraitzeko. 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak: Joanes Illarregi, Xabier Terreros, Xabi Maia, Julen Zelaieta, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Eneko Fernandez, hurrenez hurren. Fernando Anbustegik egin zituen aurkezle lanak eta Alaitz Rekondo aritu zen gaiak ematen.
Buruz burukora pasa ziren Lazkoz eta Soto. Puntuka eta sei puntuko motzean arituta, kartzelako lanarekin amaitu zuten saio puntuagarria. Epaile lanetan aritu ziren Amaia Telletxea, Arkaitz Goikoetxea, Jon Abril, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.
1.172 puntu lortuta, 2019ko Nafarroako bertsolari txapelduna da Soto, bosgarrenez. Nafarroako Bertsozale Elkartean eragile eta irakasle gisa inurri lanean ekarpen handia egindako Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari.
- Finala amaitu osteko bertsolarien iritziak (Bertsoa.eus)
- Elkarrizketa Julio Sotori (Bertsoa.eus)
- Elkarrizketa Julio Sotori (ETB)
- Elkarrizketa Julio Sotori (Berria)