Bizkaiko bertso munduko emakumeen II. Topaketa ospatu da
Bertsolari Aldizkaria
2024-10-14
Bizkaiko bertso munduko emakumeen –
50 lagun batu ziren Bilbon urriaren 6an, Bizkaiko bertso munduko emakumeen* II. topaketaz gozatzeko. “Elkarrekin egotea, ondo pasatzea eta saretzea izan dira topaketaren helburu nagusiak”, adierazi dute sustatzaileek, eta edizio honetan ere bertsolariak, gai-jartzaileak, antolatzaileak, epaileak… batu dira. Eguerdian ekin zioten jardunaldiari, Bilboko alde zaharrean zehar musika eta bertsoak barreiatuz, Señora Bertso Eskolako lagunek gidatu zuten bertso poteoan. Garazi Navarro, Ixone Asategi, Maite Sarasola eta Irune Basagoiti aritu ziren kantuan. Bazkalondoren Jone Uriaren eta Nerea Ibarzabalen txanda izan zen.
Hemen argazki galeria.