Bizkaian bertsolaritza irakasle eragile izateko lan poltsa zabaldu da
Bizkaian bertsolaritza irakasle eragile izateko lan poltsa zabaldu da –
Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio sailean IRAKASLE-ERAGILE izateko lan poltsa zabaldu du, “aurrera begira sortu daitezkeen beharrei erantzuteko”.

Ekainaren 16ra arte egongo da izena emateko aukera irakasle-eragile izateko lan poltsan. Ikasturte berrian sortu daitezkeen ordezkapenetarako, edota sortu daitezkeen ordu gehikuntzetarako erabiliko da lanpoltsa hau.
Eskatzen da:
- Bertsolaritza klaseak emateko gaitasuna
- Bertso mundua ezagutzea
- Unibertsitate mailako ikasketak izatea; magisteritza gradua izatea hobetsiko da
- Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea
- Gida-baimena izatea
Interesatuak, CVa eta motibazio gutuna bidali bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus helbidera. Azken eguna: 2019-06-16.