Bilintxen Menda jardunaldiak ospatuko dira Donostian apirilean zehar

Bi jardunaldi dohainik izango dira, eta beste biak ordainpekoak. Azken hauetarako sarrerak salgai daude atzoz geroztik.

Bilintxen Menda jardunaldiak –

Bilintxen Menda jardunaldiak

Donostiako Udaleko Euskara ZerbitzuakSan Telmo Museoak eta Donostia Kulturak antolatu dute II. Bilintxen Menda. Donostiak historikoki bertso-plaza gisa izan duen garrantzia aldarrikatuko da, baita bertsozaleei gozatzeko paradak eskaini  eta bertsogintzaren zenbait erpini buruzko gogoetak egin ere.

  • Txapeldunen bertso saioa
    Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
    Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea.
    Apirilaren 19an, 19:30ean, Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz). 5 €.
  • Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik
    Hitzaldia: Jon Sarasua.
    Aurkezlea: Xabier Euzkitze.
    Apirilaren 24an, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxea. Sarrera librea aretoa bete arte.
  • Bertsolari Txapelketen antologia kantatua
    Hitzaldi musikatua.
    Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze.
    Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
    Aurkezlea: Aizpea Goenaga.
    Apirilaren 28an, 19:00etan, Antzoki Zaharra. 5 €.
  • Gai-jartzailetzaren bilakaera
    Mahai-ingurua.
    Solasean: Joxemari Iriondo, Laxaro Azkune eta Maite Berriozabal.
    Gidaritzapean: Xabier Euzkitze.
    Maiatzaren 2an, 19:00etan, San Telmo Museoa. Sarrera librea aretoa bete arte.

Informazio gehiago: 2024ko Bilintxen Menda (egitaraua pdf formatuan).

Bilintxen Menda jardunaldiak