Bigarren Bertso Eguna ospatu dute Aramaion
Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketaren lehen fasea martxan da, eta horren karietara ospatu da bigarren Bertso Eguna Aramaion, Sastiñan. Kuadrilla Artekoan parte hartuko duen Izena Pentsau Bida 2 taldea ere aurkeztu dute.
Bigarren Bertso Eguna ospatu dute Aramaion –

Manex Agirre, Gari Arexolaleiba, Aitor Ugarte, Eñaut Olaziregi, Iraide Onaindia, Olatz Zuazubiskar, Iker Elexpuru, Maialen Torres eta Gillen Agirrek osatzen dute Izena Pentsau Bida 2 taldea . Bertso eskolako ikasle gazteak izan ziren haiekin oholtzan.
Aramaioko hiru talde aurkeztu dira Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketara. Izena Pentsau Bida 2 taldeaz gain, Bañera F.T. (Martin Abarrategi , Xabi Igoa, Danel Herrarte, Jokin Onaindia, Ane Arexolaleiba, Txomin Elorza, Jon Herrarte eta Ane Zuazubiskar) eta Aramaixoko Taluek (Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Txomin Abarrategi, Anitz Abarrategi, Hegoi Azkarate, Sabin Abarrategi, Mikel Ruiz de Azua, Unai Etxenausia eta Mikel Ullibarriarana) taldeak osatu dira.
Txapelketako hurrengo saioak honakoak izango dira:
- Otsailak 14, Gasteiz.
19:00etan bertso potoa La Teja tabernan hasita
21:30ean bertso afaria Gautxori Elkartean
- Otsailak 14, Legutio.
Legutioko bertso eskolako gaztetxoekin bertso saioa 17:30ean, Kultur Etxean
- Otsailak 15, Elortza
12:00eta bertsoekin jolasak , sortak,….
15:00etan bazkaria
17:00etan bertso dantzak, rap, karaoke, mikro irekia. Musika talde batek girotua.