"Bi arreba". Bertsoa eta musika.

“Bi arreba”. Bertsoa eta musika. –

Chopinzalea da Xabier Lizaso piano-jolea. Xenpelar gustuko du Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute elkarrekiko antzekotasunik. Garai beretsuan bizi izan ziren. Biak ziren, bakoitza bere arloan, artista handiak. Biak izan ziren berritzaile. Biak ziren katolikoak. Biak ziren estaturik gabeko nazioetakoak. Biek bizi izan zituzten garai politiko gatazkatsuak. Biak hil ziren gazterik, biak gaixotasunez ondorioz, bata 34 urterekin eta bestea 39rekin. Eta heriotza orduan, biek izan zuten ondoan…arreba.

Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta Andoni Egañak bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultur-modu eta bi arreba ezagutu eta ezagutzera emateko ahalegina egin dute.

Ostegunean gozatu ahalko du ikuskizun honetaz Arratzua-Ubarrundiara (Araba) inguratzen denak. 

Ordua: 19:00

Lekua: Sologana gizarte etxea

Bertsolariak: Andoni Egaña

Protagonistak: Xabier Lizaso

Antolatzaileak: Arratzua-Ubarrundiako Udala. Kultura

 
"Bi arreba". Bertsoa eta musika.
“Bi arreba”. Bertsoa eta musika.