Bertsuxurlaren lehen saioa ospatu dute Azkainen

Bertsuxurlaren lehen saioa ospatu dute Azkainen –

Bertsuxurlaren lehen saioa ospatu dute Azkainen

Bikoteka jokatzen den lagun arteko lehia da Bertsuxurla. 16-22 urte bitarteko Euskal Herri guztiko bertsolari gazteek kantatzen dute bertan. Hiru bikote igo ziren Azkaingo Xoko Onako oholtzara: Irantzu Idoate-Araitz Katarain, Joanes Azpillaga-Danel Herrarte eta Kattin Madariaga-Johane Larre. Gai emaile lanetan June Elizondo eta Saroia Idoate aritu ziren. Hiru koloretako ttanttoak erabiliz bozketa egiteko, publikoak erabaki zuen Irantzu Idoate eta Araitz Katarainek kantatuko dutela Hazparneko finalean otsailaren 28an. Bigarren sailkapen saioa otsailaren 14an izanen da Baionako Epaiska elkartean 19:00eetan, eta bertan bikote hauek arituko dira bertsutan: Ibai Lekuona-Sabin Abarrategi, Lide Arregi-Etxahun Azkarraga eta Josu Txoperena-Haizea Telleria, gai emaile lanetan Saroia Idoate eta June Elizondo arituko dira.

Bertsuxurlaren lehen saioa ospatu dute Azkainen