Bertsuxurla Azkainen
Euskal Herriko 12 bertsolari gazte igoko dira oholtzara
Bertsuxurla Azkainen –
Bertsuxurlaren xede nagusia herrialde ezberdinetako bertsolari gazteei bertsotan aritzeko plazak eskaintzea da, “elkar ezagutu, eta modu jostarian bertsotan elkarrekin sortu” dezaten, antolatzialeen hitzetan. Binakako gazte sariketa da, eta otsailaren 7an abiatuko da Azkaingo Xoko Ona ostatuan. Honako lagunek abestuko dute: Joanes Azpillaga (Azpeitia), Danel Herrarte (Aramaio), Irantzu Idoate (Hazparne), Araitz Katarain (Mallabia), Johane Larre (Baiona) eta Kattin Madariaga (Arantza). Otsailaren 14an Baionako Epaiska elkartean kantuan, berriz, honakoen txanda izango da: Ibai Lekuona (Hendaia), Sabin Abarrategi (Aramaio), Lide Arregi (Onati), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Josu Txoperena (Hendaia) eta Haizea Telleria (Iurreta). Finala otsailaren 28an burutuko da Hazparneko Xuriatean. Gai jartzaileak June Elizondo eta Saroia Idoate izango dira.