Bertsozale Elkarteak irakasleak behar ditu hezkuntza proiekturako
Bertsozale Elkarteak Euskal Herri osoan eskaintzen ditugu bertsolaritza eskolak, hezkuntza arautuan zein bertso-eskoletan.
Bertsozale Elkarteak irakasleak behar ditu hezkuntza proiekturako –
Bertsozale Elkarteak hezkuntza arloan martxan duen proiektuaren baitan, bertsolaritza saioak eskaintzen ditu bai hezkuntza arautuan eta bai bertso-eskoletan. 55 irakasletik gora ari dira lanean une honetan, jardun iraunkorrarekin zein orduka. Profil ezberdinetako irakasleak ari dira zeregin horretan: hezkuntza arautukoak eta bertso-eskoletakoak. Elkartetik xehe-xehe adierazi dute zeintzuk diren haiek beharrak:
Hezkuntza arautuko irakasleak:
Bereziki Lehen Hezkuntzako edo Lehen Mailako 3. zikloan eskaintzen dira eskolak, baina 2. zikloan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta kolegioan ere ematen dira; baita, lizeoan ere. Bertsolaritza klaseak ikasturte osoan dira: euskara ikasgaiaren barruan izan ohi da, eta ikastetxearekin adosten da ordutegia. Bertsozale Elkarteko irakasleak bideratzen du ikasgelako dinamika, eta tutorea ere gelan izaten da. Irakasleek bertsolaritzaren ezagutza sakona dute, eta hizkuntzari edota hezkuntzari lotutako titulazioak izateaz gain, formazio saioak jasotzen dituzte Bertsozale Elkarteak antolatuta.
Bi lan-eskaintza desberdin daude:
- Jardun iraunkorra dutenak: urte osoko lana edo epe luzekoak dituzte eta jardun osokoak dira.
- Ordukako irakasleak: ikastaroak edo ordezkapenak egiten dituzte.
Bertso-eskolako /bat-bateko taldeetako irakasleak:
Hezkuntza araututik kanpo eskaintzen dituzte eskolak, bertso eskoletan. Orduka lan egiten dute eta eskola orduetatik kanpo.
Curriculumak bidaltzeko bideak
Zure garapen profesionala hezkuntzarekin eta bertsolaritzarekin lotuta ikusten baduzu, zure herrialdeko lan-poltsan eman dezakezu izena. Herrialde bat baino gehiago ere aukera ditzakezu formularioaren barruan:
Bertso munduko eskarmentua eta tokian tokiko erreferentzialtasuna baloratuko dira hautaketa prozesuan. Beraz, lan poltsako zerrendaren arabera funtzionatu beharrean, momentuko beharren arabera hautatzen dira irakasleak.
Informazio gehiago eta lan-baldintzak jakin nahi izanez gero, jarri harremanetan tokian tokiko elkartearekin.
Nafarroan abiatu zen hezkuntzako proiektua 1985ean, ikastetxeetatik jasotako eskariari erantzunez. Urteetako ibilbideari esker, euskararen eremu osora zabaldu da: Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan, Araban, Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan ikasturtero 29.000 ikaslek baino gehiagok lantzen du bertsolaritza ikastetxean, Bertsozale Elkarteko 55 irakasleren eskutik. 400 ikastetxe eta 200 udal ingururekin ari da elkartea elkarlanean, egoera soziolinguistiko oso ezberdinetan. Helburua: “bertsolaritzaren bidez umeen hizkuntza gaitasunean eta, bereziki, ahozkotasunean eragitea d”a.
Metodologia eta materiala ezagutu nahi izanez gero webgune honetan aurkituko duzu.