Bertsorik sakonena, Hitzetik Hortzeran

Denboraldiko azken elkarrizketatua Jon Martin izan da, eta Xabier Lete izan dute hizketagai. Bilboko eta Andoaingo jaialdietako zati ugari emititu dituzte.

Bertsorik sakonena –

Bertsorik sakonena
 

Jon Martin bertsolari eta ikertzailea elkarrizketatu du Mirari Martiarena aurkezleak. 80 urte beteko dira apirilean Xabier Lete abeslari, poeta, idazle eta bertsolari oiartzuarra jaio zela, eta urteurren horrekin bat egin du Jon Martinek argitaratu berri duen liburuak: Xabier Lete: Bertsorik sakonena.

Umetatik entzun izan ditu etxean Xabier Leteren abestiak Jon Martinek eta psikodidaktika masterrean bihurtu zitzaion herrikidea ikergai. Bertsolaritzarekin lotura duten Leteren 40 abesti aztertu ditu eta topatu dituen Lete desberdinei buruz aritu da. Bere lanean Leteren haurtzaroa eta garaiko testuingurua ere bildu ditu Martinek, Leteren obra ulertzeko ezinbestekoak iruditu baitzaizkio.  Arantxa Leteren, Xabierren arrebaren, laguntza izan du horretarako. Letek bertsolaritzarekin zuen harremanari buruz eta bertsolaritzari egindako ekarpenari buruz ere hitz egin dute elkarrizketan, eta Seaska kanta ere abestu du Martinek, Endika Loiola musikariaren laguntzaz.

Ikusi programa osorik