Bertsomatikak, Bilbon

Bertsomatikak –

Bertsomatikak
Equation and calculation. Free public domain CC0 photo.

Ikertzaile Gazteen VII. kongresua martxan dago Bilbon, atzo hasi eta ostirala bitarte. Kongresuak nazioarteko 487 ikertzaile gazte biltzen ditu hirian, Bizkaia Aretoan eta Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean ospatzen diren jardunaldietan.

Topaketa honetako jardunaldietako bat bertsoarekin lotuta egongo da: Bertsomatikak.  Ekimen hau Bilboko Bidebarrieta Liburutegian egingo da, gaur bertan, 19:00etan,  eta euskal ahozko poesiaren eta matematikaren arteko lehen mailako topagunea izan nahi du. Horretarako, Kiko «Dr. Hipotenusa» Belchí, Mª Ángeles García Ferrero eta Álvaro Lozano Rojoren hiru dibulgazio-hitzaldi izango dira, baita bi bertsolari ere: Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal.