Bertsolaritzari eta prosodiaru buruzko tesia aurkeztu du Ainhoa Aizpuruak

Bertsolaritzari eta prosodiaru buruzko tesia –

Bertsolaritzari eta prosodiaru buruzko tesia

Tesiak kalifikazio gorena jaso du. Tesia aurkeztearekin batera EHUko doktore izendatu dute Aizpurua. Gai berari buruzko ikerketa saritu zioten Laboa Katedrak eta Mintzolak.
 
Bertsolaritza eta prosodiari buruzko tesia aurkeztu zuen Ainhoa Aizpurua Insaustik iragan ostiralean EHUko Arabako Campusean, Gasteizen. Euskarazko bat-bateko bertsoen erritmoa: Silabatzea, erritmo-ereduak eta taldekatzea izenburupean, kalifikazio gorena jaso du, eta hori gutxi balitz, Cum Laude izendapena jasotzea aztertuko du epaimahaiak. 

Prozesu luzea izan da tesia aurkeztu aurrekoa: Laboa Katedrak eta Mintzolak proiektua saritu zioten, eta horren ondoren aurkeztu zen ikerketa deialdira. Hori ere sarituta, ikertzaile lanetan ibili da. Tesian zuzendari izan ditu Oroitz Jauregi eta Lourdes Oñaederra. Joseba Lakarra, Irantzu Epelde eta Elixabete Perez izan dira epaimahaikideak.

Aizpurua Arabako Bertsozale Elkarteko ikerkuntza arduraduna da. Horrez gain, epaile taldean ere badabil, 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketatik. Ikerketako prozesuan, hain zuzen ere, Bertsozale Elkartearen eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntza jaso du.

Bertsolaritzari eta prosodiaru buruzko tesia