Bertsolaritzaren historia Itxi Liburuak saioan
Bertsolari Aldizkaria
2022-01-13
Bertsolaritzaren historia Itxi Liburuak saioan –
‘Itxi Liburuak’ telebista programak hirugarren denboraldiari ekin dio ETB1n, eta lehen saioan Markel Irizar txirrindulari ohia bertsolaritzaren historian murgildu da, Gaizka Aranguren historia dibulgatzailearen laguntzaz.
Noiz eta nola sortu zen bertsolaritza? Nola iraun du gaur egunera arte?
Lehenengo txapelketetara bidaiatu dute, eta bertso bereziak entzuteko parada izan. Bertso eskolen sorrera ikertzeaz gain, bertsolaritzaren bilakaera eta emakume bertsolarien historia ere izango dute aztergai.
Lagun ugarik hartu dute parte saioan: Joxerra Garzia, Xabier Paya, Juanito Dorronsoro, Jon Enbeita, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Nerea Elustondo eta Maite Berriozabal.
Markel Irizarrek ikasitakoa Cristobal Balenciaga Museora gerturatutako ikasleei azaldu die.