Bertsolari gazteen BBK sariketako lehen kanporaketa jokatu da
Bertsolari gazteen BBK sariketako lehen kanporaketa jokatu da –
Lehenengo saioa Barakaldon jokatu da Busturialdea eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeen artean, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez. Saioa Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean egin da eta Barakaldoko ikastetxeetako ikaslez beteta egon da aretoa. Busturialdeko taldea gailendu da, eta ondorioz, finalaurrekoetara sailkatu.
Martxoaren 16an Iurretan jokatuko da lehenengo finalaurrekoa, eta bertan izango da Busturialdea; finalaurrekoa jokatuko duen bigarren taldea biharko kanporaketako irabazlea izango da.
Aurkezlea Jon Martínez izan da eta epaimahaia Ander Arrienek, Beñat Romerok eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari lanetan Idoia Anzorandiak jardun du.
Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak: