Bertsolamintza: bertsolaritzari buruzko jardunaldiak maiatzean

Bertsolamintza –

Zer da Bertsolamintza? Bertsolaritzari buruzko jardunaldiak dira, eta, batez ere, bertsogintzari begirako gaiak jorratzen dira bertan. Orain arte 1994, 2002, 2005 eta 2011 urteetan antolatu ditu Bertsozale Elkarteak, eta aurten ere berriro heldu die.

Aurtengo planteamendua lau jardunaldi egitea da, eta ondoren bilkura horietan esan dena biribiltzeko bosgarren saio bat antolatzea. Maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 1ean amaituko da hitzaldi sorta. Sarrera doakoa izango da; baina izena ematea, ezinbestekoa. Horretarako beheko egutegian hitzordu bakoitzari dagokion izen-emate orria bete behar da. Izena emateko epea hitzordu bakoitzaren egunera arte egongo da irekita, eguerdira arte.

Bertsolamintza

 

Egutegia:

MAIATZAK 2. Iruñea, Zaldiko Maldiko elkartea. 18:30.    

[EMAN IZENA, HEMEN!]

Aurkezlea/moderatzailea: Saioa Alkaiza

MAIATZAK 16. Senpere, Larraldea etxea. 18:30.

[EMAN IZENA, HEMEN!]

  • Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus
  • Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe   

Aurkezlea/moderatzailea: Xumai Murua

MAIATZAK 22. Bilbo, Bira Kultur Gunea. 18:30. 

[EMAN IZENA, HEMEN!]

Aurkezlea/moderatzailea: Ane Zuazubiskar

MAIATZAK 23. Gasteiz, Amaia Zentroa. 18:30.

[EMAN IZENA, HEMEN!]

  • Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatikMaite Berriozabal
  • Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi

Aurkezlea/moderatzailea: Ainhoa Aizpurua

Hizlari bakoitzak 30-45 minutuko hitzaldia eskainiko du, eta, ondoren, mahai-ingurua izango da – Bertsolari gazteek zer berri? gaia egokitzen den egunean, mahai-inguru formatua izango du saio osoak -.

Bosgarren saioan aurreko egunetan eskainitako saioetan azaldutako ideiak laburbilduko dira, ondorioak aurkeztuz.

EKAINAK 1. Amasa-Villabona, Subijana Etxea. 09:00.

[EMAN IZENA, HEMEN!]

9:00  Ongietorria eta aurkezpena. Beñat Gaztelumendi 
9:20  Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus  
9:45  Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina  
10:10  Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal 
10:35  Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre 
10:50  Aurreko 4 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Maddi Sarasua 
11:30  Atsedenaldia 
11:50  Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe 
12:15  Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola 
12:40  Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi 
13:05  Azken 3 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Ainhoa Aizpurua 
13:45  Jardunaldien itxiera: Jone Uria

Bazkarirako izen-ematea

Azken saio honen ondotik, Amasako Uxo Toki elkartean bazkaltzen geratzeko aukera izango da aurrez izena emanez gero; maiatzaren 24an amaituko da epea. Kopuru mugatua da.

12 euro ordaindu beharko dituzte bazkaltiarrek aurrez, behin izena emanda adieraziko zaien kontu korrontean kopurua sartuta. Ordainketa hori egiterakoan ziurtatuko dute beren lekua gordeta dutela. Eman izena orri hau beteta. 

 

Mintzola.eus

Bertsolamintza

Bertsolamintza