Bertsoaroa abiatu da Iruñean

Bertsoaroa abiatu da Iruñean –

1991. urtean ekin zioten elkarlanari Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Iruñeko Bertsoaroa zikloa sortuta. Denera, zortzi emankizun ezberdin daude ekimenean. Bertsolari Txapelketa Nagusiak Iruñean egingo duen azken finalaurrekoak itxiko du Bertsoaroa.
 

Heldu da 2017ko Bertsoaroa. Azaroaren 9an hasi zen, eta abenduaren 2ra arte iaungo du. Zortzi emanaldi jasoko ditu Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimenak. 1991. urtean jaio zen elkarlanerako espazio hau, bertsolaritza Iruñean hauspotu eta emanaldi ezberdinak eskaini asmoz. 

Bertsogintza zutabe duten emankizun ezberdinez gozatzeko parada izanen du hurbiltzen denak. Bi bertso jaialdi indartsu izango dira, baita bertsolari gazteei eskainitako saio bat ere. Horretaz gain, literatura, musika eta bertsoa uztartuko dituen emanaldi berezi bat, haurrentzako emanaldi bat, dokumental baten proiekzioa eta kontzertu bat ere izango dira Bertsoaroaen egitarauaren barruan. Abenduaren 2an, Iruñeako Anaitasuna kiroldegian, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatuko da, Bertsoaroari amaiera borobila emanez.

Bertsolaritza Iruñean zabaltzeaz gain, Nafarroako bertsolariei eta bertsolari gazteei bultzada emateko xedea du Bertsoaroak, kalitate handiko emanaldien bidez bertsoari ikusgarritasuna emanez. 

Honakoa da aurtengo Bertsoaroaren egitaraua: 

Bertsoaroa abiatu da Iruñean

 

EMANALDI BEREZIA.  ‘Kafkaren aulkia’

 Azaroak 14, asteartea. 19:00

Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioa 

Bertsolariak: Andoni Egaña eta Uxue Alberdi

Musikaria: Pello Ramirez

Idazlea: Iñigo Astiz

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 16, osteguna. 19:00

Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioa

 Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Joanes Ilarregi, Patxi Castillo, Eli Pagola, Maialen Akizu eta Josu Sanjurjo.

Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi

 

HAUR BERTSOAROA. ‘Itoitz. Urpeko ipuinak’

Azaroak 18, larunbata. 12:00 eta 18:00

Civivox Iturrama

Aktorea: Amaia Elizagoien

Musikaria: Olaia Intziarte

 

BIDEO EMANALDIA

Azaroak 21, asteartea. 19:00.  ‘Mundu bat ahoz aho’

Civivox Kondestablearen Jauregiko areto nagusian

Hizlaria: Beñat Gaztelumendi

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 23, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

 Bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Alaia Martin, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza.

Gai-jartzailea: Maider Ansa

 

KONTZERTUA. Bi bala’

Azaroak 28, asteartea. 20:00

Terminal taberna

 

 BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIKO AZKEN FINALAURREKOA

Abenduak 2, larunbata. 17:00

Anaitasuna kiroldegia

Bertsoaroa abiatu da Iruñean