Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea zabalduko da

Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea zabalduko da –

Parte hartu nahi dutenek hezitzaile, zuzendari, sukaldari… izateko aukera izango dute; begirale praktikak egin nahi dutenek ere eman ahalko dute izena. Otsailaren 1ean irekiko da epea, eta otsailaren 18an itxi. Lan-taldea antolatua den unean gaztetxoen parte hartzerako zerrenda irekiko da (martxoaren 4ean).
 

Izen-ematea, ohiko legez, bertsozale.eus webgunean izango da, eta apirilean emango dute osatutako lantaldeen berri. Bertso Udalekuetako hezitzaileak maiatzaren 17tik 18ra elkartuko dira Larraulgo aterpetxean (Gipuzkoa), eta bertan parte hartzea nahitaezkoa izango da Udalekuetan dena ongi joan dadin.

 

Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea zabalduko da

Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea zabalduko da