Bertso Udalekuetan lan egiteko izen-emate epea ireki da

Bertso Udalekuetan lan egiteko izen-emate epea ireki da –

Bertso Udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari lanak egitera joan nahi dutenek izena eman ahal izango dute hurrengo bi asteetan zehar. Begirale praktikak egin nahi dituztenentzat ere zabalik dago deialdia.
 
Bertso Udalekuetan lan egiteko izen-emate epea ireki da
 

Gaur bertan zabaldu da izen emateko aukera eta otsailaren 20ra arte egongo da zabalik epea www.bertsozale.eus atarian. Apirilean jakinaraziko zaie izena eman dutenei nortzuek hartuko duten parte lantaldean. Hautatutako lagunek hezitzaileen prestaketa ikastaroan hartu beharko dute parte, maiatzak 12-13ko asteburuan.

Amaiurren, Irañetan, Larraulen eta Zuhatzan izango dira Bertso Udalekuak. Txanda guztiak uztailean izango dira, eta Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez “nahi duenak txanda batean baino gehiagotan parte har dezake”.

Bertso udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen izen-ematea martxoan zabalduko da, eta laster izango duzue informazio guztia Bertsozale Elkarteko webgunean.

 

Bertso udalekuak

 

Bertso Udalekuetan lan egiteko izen-emate epea ireki da