Bertso Udalekuetan izena emateko epea ireki da

Bertsozale Elkarteak ireki du Bertso Udalekuetan izena emateko epea. Bertso eskoletako kideek zein gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman dezakete izena lehenengo epe fasean; ondoren bigarren izen-emate epea irekiko dute.

Bertso Udalekuetan izena emateko epea ireki da –

Izena emateko lotura

 

Lehen itzulian bertso eskoletako kideek edota gurasoren bat Elkarteko bazkide dutenek eman ahalko dute izena, martxoaren 16ra bitarte. Ondoren bigarren txanda zabalduko da, martxoaren 19an.

Udalekuetan lau txanda egongo dira, adinaren arabera antolatuta.

 

Bertso Udalekuetan izena emateko epea ireki da

 

UITZI (Nafarroa) – 2012-2013 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 7-13
• Adina: 12-13 urte
• Kuota: 300€

BIDARRAI (Baxenabarre) – 2007-2009 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 14-23
• Adina: 16-18 urte
• Kuota: 400€

ZUHATZA (Araba) – 2014-2016 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 25-29
• Adina: 9-11 urte
• Kuota: 255€

SARRIA (Araba) – 2010-2011 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 24-30
• Adina: 14-15 urte
• Kuota: 300€

 

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu dute ekimena, Irizarren laguntzarekin.

Bertso Udalekuetan izena emateko epea ireki da