Bertso Udalekuetako kronikak: Larraul, Bidarrai eta Zuhatza
Amaitu dira Bertso Udalekuak, eta plaza bakoitzean bizi izandakoen idatzizko kronikak eta ikus-entzunezkoak zabaldu ditu Bertsozale Elkarteak. Hemen dauzkazu hirurak bilduta.
Bertso Udalekuetako kronikak –
Larraulgo hegaldia arrakastatsua izan da
Bertso Udalekuen lehen txandak astebeteko egonaldia egin du Larraulen. Baina ez dira egonean egon; munduko txoko desberdinetara bidaiatu baitute.
Uztailaren 8tik 14ra, Larraulgo aterpetxea AIREPORTU bihurtu dute 12-13 urteko 47 lagunek eta 10 hezitzaile-azafatok: egunero bidaiatu dute munduko (zein estratosferako) herrialde ezberdin batera. Lehen egunean begiraleek segurtasun kontroletik pasa zituzten 47 maletak, mugikorrak (eta edozein objektu ausazko) errekisatuz. Zazpi eguneko bidaian, turbulentziazko egitaraua izan dute: “antzerki zuzendaria”, “eguna eta gaua”, “sardinak latan”, “among us”, “kluedo”, “afari mexikarra”, “sormen tailerra”, “mikro irekia”, Zizurkilera txangoa eta bertso poteoa, Asteasuko igerilekuan dzanga…
Hegazkinez Estatu Batuetan izan zirenean, taldea bitan zatitu zen: Pop Star-ak eta Cowboy-ak, nor baino nor aritu ziren lehian. Neurriko bertsolariak etorri ziren, elkarrizketan aritu eta bertso afaritara: Eli Pagola cowboya eta Maddi Agirre pop-starra. Udalekuko lagunek froga xelebreak jartzeaz gainera, bat-batean ere bertso ederrak bota zituzten!
Hegazkina pilotatzen izan dira Beñat Astiz, Eztizen Alvarez, Izaro Bilbao, Uxue Perez, Beñat Zeberio, Ibai Lekuona, June Aiestaran, Haizea Arana, Joane Aldalur eta Maider Altuna hezitzaileak.
Hemen duzue Larraulgo Bertso Udalekuen laburpen bideoa:
Bidarraiko pistatxitoak etxean dira
Gazteekin zoroago eta gazteago izan dira Asier Alcedo, Iholdi Beristain, Aner Euzkitze, Oihana Arana eta Eli Zaldua begiraleak. Eta hiru sukaldari-musikari-artista arduratu dira gazteak eta auzoko txerria gizentzeaz: Eneko Alda, Haritz Cervera eta Josu Rodriguez.
Bertan egoterik izan ez dugunok inbidia gehiago pasa dezagun, hemen ikusgai txandako bideoa!
Zuhatzako irlan ‘Guantanameran’
Zuhatza maitasunez, dantzaz eta umorez Karibeko irla bilakatu duen begirale taldean Irati Tolosa, Joar Garate, Danel Herrarte, Gari Arexolaleiba, Joane Bilbao eta Maindi Estiballes elkartu dira.
Hitzez ezin dena iruditan ikusteko, hemen txandako bideoa!