Bertso-ikasturtea: 29.000 ume ikastetxeetan, 1.500 gazte eta heldu bertso-eskoletan

Bertso-ikasturtea –

Bertso-ikasturtea

Euskal Herriaren luze-zabalean antolatu diren 119 bertso-eskoletan 1055 ume eta 450 heldu ibiliko dira aurtengo ikasturtean. Bertsozale Elkarteak bi datu azpimarratu ditu: batetik, hezkuntza arautuan Euskal Herriko osoko 29.000 ikaslerengana iritsiko da ikasturte berrian bertsolaritza: 7 herrialdeetako 241 herritara iritsiko da, 547 zentroen sare zabalean barrena. Ikastetxe publikoak, ikastolak zein kristau eskolak daude bertsolaritza lantzen duten 547 zentroen sare honetan. Elkarteko 57 irakasle ariko dira eginkizun horretan. Bertso eskolei dagokienez 7 herrialdeetako 119 herritan daude, eta denera 1.500 lagun ariko dira ikasturte berrian.
Bertso-ikasturtea