Bertso Errondaren azken edizioa Bilbon
Bertso Errondaren azken edizioa Bilbon –
Otsailaren 7an egin zen azken Bertso Errondako lehen sailkapen fasea, Errondabide tabernan, eta bigarrena gaur izango da, BIRA gunean, 19:30etan. Martxoaren 7an jokatuko da finala 7 Katu gaztetxean.
Beste edizioetan egin den bezala, partaideetako bakoitzak agur batekin hasi zuen saioa Errondabiden. Ondoren egin zituzten ariketen artean, besteak beste, taldean zein binaka jardun ziren sei bertsolariak. Honako lagunak igo ziren oholtzara: Janire Arrizabalaga, Maite Sarasola, Haizea Telleria, Kerman Diaz, Aissa Intxausti eta Asier Alcedo.
Bilboko Uriola hedabideak saio osoa grabatu zuen. Horretaz gain, gaurko saioaren eta finalaren jarraipena egingo dute, otsailaren 21ean Bira Kulturgunean eta martxoaren 7an 7 Katu Gaztetxean egingo direnak, hurrenez hurren.