Bertso Egunean, Bertso Eskolak protagonista
Bertso Egunean, Bertso Eskolak protagonista –
Pasa den larunbatean ospatu zen Barañainen Bertso Eguna, Bertso Eskolak ardatz. Bertsozale Elkarteak plazaratu duen kronikak ederki kontatzen dizkigu eguneko joan-etorriak, Bertso Egunak eta Bertso Eskolen Egunak denboran eta espazioan topo egin zutenekoa.
Goizetik hasi zen festa, Andoni Egañak, Xabi Zabalak eta Alberto de Abajok “Enkarguz” emanaldia estreinau dute Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik. Kantu bat sortzeko prozesua erakutsi zioten publikoari, musikaren, metrikaren eta hitzen inguruko eskola bikaina emanez. Segidan poteoan ibili ziren herriko lau tabernatan: Aitor Servier, Alaia Martin, Andoni Egaña, Arrate Illaro, Eli Pagola, Gorka Pagonabarraga, Mikel Lasarte, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Unai Iturriaga eta Xabi Igoa .
Iparra-Hegoa ekimenak prestatu zuen bazkaria, eta ondoren arratsaldeko emanaldiaren txanda: 460 lagun izan ziren bertso eskolako bost kideen emanaldia jarraitzen.
Gauean Oinutsik, Hezurbeltzak eta Kasu taldeek kontzertua eskaini zuten Barañainen atondutako karpan.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da
Hitzordua baliatuz, Nafarroako Bertsozale Elkarteak urteroko batzarra egin zuen goizean, eta gero Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zen. Ondotik, Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zen: otsailaren 9an hasiko da, Tuteran.
Bertso Egunean, Bertso Eskolak protagonista